MUTIL ALA NESKA, HORI EZ DA KEXKA


Taupa-taupa jaio izan denetik, gaur egungo gizartean ematen diren genero rolak eta estereotipoak errepikatu nahi ez ditugula argi eta garbi izan dugu. Hori dela eta, Taupa-taupan generoaren inguruko hausnarketa egiten dugu errepikapen hori gure eskuhartzeetan gerta ez dadin. Gune berri honetatik, zuekin esperientziak, artikuluak, material eta baliabide pedagogikoak partekatzea gustatuko litzaiguke. Baliabide hauek, bai eskolan bai etxean ere hezkuntza ez sexista ematen lagunduko dizuete. Beraz, taupada moreak guraso, irakasle, hezkuntzan (formala eta ez formala) aritzen diren adituei, eta edozein pertsonari zuzenduta dago. Gure ustez, mutil edo neska izateak ez luke gure nortasuna eta gure gaitasunak baldintzatu behar.

Onintza Irureta Azkune idazleak, Argia aldizkarian, Virginia Despeste-en King Kong Theorie euskaraz argitaratu dela azaldu du. Virginia Despestes idazle feminista fratziarrak, gizarte hetereopatrialkala astintzeaz gain, feminismoaz gogoeta interesgarriak egiten ditu. Despestes-ek oso hurbiletik zirikatzen ditu irakurleak galderen bitartez, eta berak planteatutako hausnarketetan (feminitatea, maskulinitatea, prostituzioa,......

Mikel Garcia Kazetariak, Argia astekarian haurrei zuzendutako “In a heartbeat” filmearen inguruan idatzi du, bi mutikoren arteko maitemintze istorio homosexuala gai nagusitzat duen animaziozko lehen laburmetraia aurkeztea xede izanik. Floridako Arte eta Diseinu eskolako bi ikasleek egindako fim honen bidez, mutil lotsati baten istorioa kontatzen......

Aste hasieran esan dugun bezala, Bilboko ikastetxeetan sexualitate saioak egiten gabiltza. Horregatik, Taupada-moreak  web gunean, Saioa Hernandez sexologoari,  Argia aldizkarian argiratua izan den Saioz saio komikiaren inguruko elkarrizketa  hau, zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Elkarrizketan, Hernandez-ek, 9-14 urte bitarteko umeentzak zuzendutako komikia dela azaltzen du. Sexologoak,......

Zer da neska edo mutila izatea? Gure genitalek baldintzatzen dute gure nortasuna eta generoa?. Ondorioz, gure semeak egun batean soinekoak gustoko dituela esaten badigu, zer gertatuko litzateke?. Gai honen arira, Nerea Gartziak idatzitako ,”Ni Nerea naiz”, liburua aurkeztu nahi dizuegu, non bere alabaren kasua aipatzen......