“ZU GABE…DENA NAIZ”

“ZU GABE…DENA NAIZ”

Taupa-taupa jaio izan denetik gaur egungo gizartean ematen diren genero rolak eta estereotipoak errepikatu nahi ez ditugula argi eta garbi izan dugu. Hori dela eta, Taupa-taupan generoaren inguruko hausnarketa egiten dugu errepikapen hori gure eskuhartzeetan gertatu ez dadin. Horregatik esan, Taupada-moreak deitutako gune honetan, zuekin, esperientziak, artikuluak, material eta baliabide pedagogikoak partekatzen ditugula. Baliabide hauek, bai eskolan bai etxean ere hezkuntza ez sexista garatzen lagunduko dizuete. Beraz, Taupada-moreak guraso, irakasle, hezkuntza (formal eta ez formala) aritzen diren adituei eta edozein pertsonari zuzenduta dago.Gure ustez, mutil edo neska izateak ez luke nortasuna eta gure gaitasunak baldintzatu behar.

Hortxe daukazue Taupada-moreak blog-ean argitaratutako laranja erdia mitoaren inguruko baliabide pedagogikoa, kontatuko diguzue zer iruditu zaizuen!

Aste ona izan dezazuen!

 

www.taupataupa.com

(Euskera) “Zu gabe…dena naiz”