Zergatik ikasketa teknikak landu?

Zergatik ikasketa teknikak landu?

Testu bat ikasten hasten garenean, lehengo eta behin ANTOLATZEN hasten gara. Azterketa egunak agendan idazten ditugu eta ikasi beharreko orduak programatzen ditugu. Gainera, ikasteko ingurunea motibarria bada, gure alde izango dugu.

Orduan, IRAKURKETA faseari hasiera emango diogu.  Irakurketa prozesuak bi zati ditu: Batetik, gaineko irakurketa ezaguna da. Gaineko irakurketaren bidez, gai nagusia identifikatuko genuke. Bestetik, irakurketa sakona daukagu. Irakurketa mota hau, azpimarraketan oinarritzen da eta ideiak antolatzen hasteko erabiliko genuke.

Aurretik, aipatutako idei horiek identifikatzeko, testua,  parrafoka AZPIMARRATUKO dugu.  Parrafo bakoitzetik, idei nagusiak identifikatuko dira eta idei hauek, ESKEMA moduan antolatzen hasiko ditugu.

Esan bezala, ESKEMAren bitartez, idei nagusiak identifikatzen hasiko gara eta gero, bigarren mailako ideiak identifikatuko ditugu. ESKEMA ezberdinak daude: zenbakien bidez, giltzak, gezien bidez, mapa kontzeptualak…Eskemak, errepaso azkarra emateko baliogarriak dira.

IKASTEN HASIKO GARA, dudarik gabe, ikasteak, ikaslearen aldetik konpromezua suposatzen du. Hau ez du esan nahi, ikasketa prozesuan motibarriak diren osagaiak ez daudenik.

Ikasten dugun bitartean, ATSEDENALDIAK hartzea eta lagunekin ONDO PASATZEKO momentuak egotea ere oso garrantzitsua da; estresa arintzeko, motibatzeko, sentsazio eta emozio berriak esperimentatzeko…

Hau guztiagatik, ikasten dugun bitartean, ikasketa teknikak lantzen baditugu,  EMAITZETAN eragin oso izango du, eta, horregatik, TAUPA-TAUPA KOOPERATIBAN  landuko ditugu.

Espero dugu jarraibide hauek lagungarriak izatea.

 

www.taupataupa.com