Zergatik ez ditugu haurrak haserratzen uzten?

Zergatik ez ditugu haurrak haserratzen uzten?

Josune Asurmendik, argia aldizkarian, haurren haserrealdien inguruan artikulua idatzi du. Asurmendiren ustez, haurrek, euren artean, haserrealdi momentuak izan behar dituzte. Hots, haurrei haserrealdi hauek kudeatzeko denbora bat uzten badiegu, haurraren prozesua errespetatuko genuke. Kontrakoa egiten badugu, hau da, haserrealdi momentuan haurrak barkamena eskatzea derrigortzen baditugu esate baterako, haurren emozio negatiboak edo zailak ezkutatuko genituzke. Bere hitz dotoreei erreparatzen badiogu “haurren emozio negatiboak ezkutatzen baditugu, haurrek, haserrea une horietan izaten dituzten sentimenduen garrak itzaltzen ditugu”.

Haserrealdiak era egoki batean kudeatu daitezen, Taupa-taupatik ondorengo aholkuak proposatzen ditugu:

Guraso edo hezitzaile garen aldetik, haurrek emozio negatiboak edo zailak dituztela onartzen dugunean eta emozio hauek kudeatzen denbora behar dutela konturatzen garenean, haurraren garapen emozionala ulertzen dugula esan nahi du.

Haurrari haserrealdia bizitzen duenean, emozio horri izena ematen laguntzen badiogu, jabetze prozesua errazten laguntzen diogu.

Haurrei euren artean zailtasunak konpontzen uzten badiegu, garapenaren zehar topatuko dituzten egunerokotasuneko gatazken konponketa arintzen lagunduko diegu.

Espero dugu proposatutako aholku hauek lagungarri izatea, kontatuko diguzue!

 

 

Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten?