Taupa-taupan euskaraz hitz egin dezagun

Taupa-taupan euskaraz hitz egin dezagun

Taupa-taupan,  ume eta gurasoei askatasun osoz komunikatzeko aukera ematen diegu, horretarako, eskuhartzeak euskaraz egiten ditugu. Gure ama hizkuntza ez den batean komunikatu egiten garenean, behartutak sentitzen gara, horregatik adibide moduan,  Estitxuk Eizagirre bertsolariak Argia aldizkarian idatzitako hausnarketa polit hau zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke: “Euskaraz egiten dudanean aske naiz. Beste hizkuntzaren batean mintzo naizenean, behartuta mintzo naiz: egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunetan: beste pertsona bat naiz, tonu bakarreko eta ñabardurarik gabekoa. Erdaraz ez naiz ni. Horregatik, nire buruari libertatea ematen diot euskaraz egiteko, lehen hitzetik oso aurrera, besteek erdarara pasako naizela espero duten egoeretan ere.”

 

Zuen gustokoa izatea espero dugu,

 

 

 

http://www.argia.eus/blogak/estitxu-eizagirre/2016/10/12/euskara-askatasun-bat-da/?utm_campaign=shareaholic&utm_medium=facebook&utm_source=socialnetwork