Sexualitate eta genero tailerra

Sexualitate eta genero tailerra

Sexualitate eta genero deituriko tailerra, lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleei zuzendutako tailerra da. Otsailak, Martxoak eta Apirilak bitartean (10 saio guztira) astean behin elkartuko ginake.

Tailer honen helburua nagusia da, lehen hezkuntza mailan (ahalik eta lasterren) sexualitatea zentzurik zabalenean lantzea ikuspuntu kritikoa eduki dezaten; horretarako, hausnarketarako jarduerak erabiliko dira, bideoak role-playing eta antzerkigintzako teknikak, abestiak, jolasak… sexualitateari buruzko ideiak desmitifikatzeko. Bestalde, norbere buruaren ezagutza eta talde barneko harremana sendotzeko ariketen bidez, talde kohesioa landuko dugu. Gainera, sexualitate tailerreko saio guztiak generoaren lanketarekin harremanduko ditugu.

Taldeko jardueren, hausnarketarako jardueren eta jarrera kritikoa lantzeko jardueren bitartez landuko ditugu tailer honetarako proposatutako edukiak. Bestalde, ikasleen parte hartzea garatzeko role-playing eta antzerki tekniken  eta dinamiken bitartez landuko ditugu. Azkenik, ikasle erreflexiboagoak bilakatzerako garaian, hausnarketarako liburuxka baten bidez, poliki-poliki lortzen joango gara.

Edukiak:

-Generoa. Mutil edo neska izateak gure nortasuna eta gaitasunak baldintzatzen dizkigu?

-Edertasunaren esteriotipoak gizartean.

-Transexualitatea. Genitalek gure identitatea definitzen dute?

-Autoestimua garatu. Nork bere gorputza ezagutu eta onartzeko.

-Hilerokoaren zikloa ikasteko historioa: Lilith-ren altxorraren ipuina.

-Maskulinitatea: Pornoaren industriak zer erakusten digu? Errealitatea edo fikzioa?

-Bikotea lantzen dugu.  Komunikazioa sexuala harremanetan eta praktiketan.

 

Bukatzeko, haur eta gazte psikologia Klinikoan espezializatutako psikologa batek saioak bideratuko ditu.

www.taupataupa.com