(Euskera) “Ni Nerea naiz”

(Euskera) “Ni Nerea naiz”

Zer da neska edo mutila izatea? Gure genitalek baldintzatzen dute gure nortasuna eta generoa?. Ondorioz, gure semeak egun batean soinekoak gustoko dituela esaten badigu, zer gertatuko litzateke?.

Gai honen arira, Nerea Gartziak idatzitako ,”Ni Nerea naiz”, liburua aurkeztu nahi dizuegu, non bere alabaren kasua aipatzen duen. Bertan , Nerearen istorioa kontatzen da, ” zeinak txiki-txikitatik argi adierazi zuen neska sentitzen zela, nahiz zakila izan, nahiz inguruko guztiek mutil gisa tratatu”. Artikuluan adierazten den moduan, jolas, arropa eta kolore bat ezin diogu sexu jakin bateri esleitu, jolas edo kolore jakin bat erabiltzeak, ez duelako inor emakumeago edo gizonago bihurtzen. Hots,  gizarteak ezarritako  rol ezberdintasun hauen eraginagatik, gauza batzuk “mutilen gauzak” izatea eta beste batzuk “nesken gauzak” izatea egokitu ditugu. Ondorioz, gure seme-alabekin hitz egiterako orduan, estereotipoetan oinarritutako komunikazioa erabiltzen dugu.

“Bai ederra norbera den bezalakoa izan ahal izatea”