“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”

“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”

Mikel Garcia Idiakez-ek hiperestimulazioaren inguruan Argia aldizkarian idatzi du. Garciasek, Alicia Banderas psikologoaren “ume gainestimulatuak” liburuan idatzitakoa laburbiltzen du.

Garcias-en ustez, gaur egungo gurasoek, presio sozialaren eraginez, super umeak sortzeko ahaleginean seme-alabak gain estimulatzen dituzte (egunero eskolaz kanpoko ekintza pilo egiten dituzte) , hots, “hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogula esaten du”. Ondorioz, haurrari estresa eta desmotibazioa eragingo dio.

Alicia Banderas psikologoak “Ume gainestimulatuak” liburuan azaltzen duen moduan, estimulazio falta zein gehiegizko estimulazioa txarrak dira. Banderas planifikatu gabeko tartea eta jolas librearen aldekoa da, modu horretan haurrak ideiak prozesatu eta loturak egingo dituelako. Gainera, hiru urteko haur baten adibidearen bidez, ondokoa azaltzen du: hiru urteko haurrek, bulkada grafikoak dituztenez, gehiegizko estimulazioa eragiten badiegu, haurrek duten berezko jakin-min hori oztopatu egiten da.

Psikoloaren ustez, umeek ukituz, mugituz …ikasten dute. Teknologiaren gehiegizko erabilpenak, hori guztia mugatzen du, umearen arreta prozesuan eraginez. Batetik, estimuluak inpaktu handikoak direnez, garatzen ari den Burmuinak ahalegin handia egin behar du. Bestetik haurrak, naturalagoak diren gauzekiko interesa galduko du eta estimulu dosi handiagoa beharko du.

Opor zoriontsuak izan!

 

 

 

 

“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”