Estresaren kudeaketa eta osasuna

Estresaren kudeaketa eta osasuna

Gaur egun biztanleriaren gehiengoak, bere bizitzaren momenturen batean antsietatea edo estresa bizi izan du edo biziko du. Psikologo askok, XXI Mendeko izurritetzat deskribatzen ditugu eritasun hauek.

Irakasleen kasuari erreparatzen badiogu, estresak, negatiboki eragin dezake irakasleen emozioetan. Horregatik, haur eta nerabeen eredu direnez, estresa maneiatzen jakitea garrantzitsua da. Hots, haurrei estresa kudeatzen erakusteko, beraiena kudeatzen ikasi behar dute. Taupa-taupan argi daukagu,  autobabesa moduan, estresaren kudeaketari buruzko formakuntza hau, ezinbestekoa dela. Gainera, tailerraren lehengo saioak, irakasleek euren estresa, beraien egunerokotasunean nola eragiten dien identifikatzeko da. Aurrerantzean, haur eta nerabeekin nola aplikatu ahal izango duten ikasiko dute (erlajazio ariketak esate baterako).

Hau kontutan izanda, ikastaroaren helbururik nagusienak, batetik, irakasleek euren burua behatzeko gunea eskainiz, estresak nola eragiten dien aztertzea da. Bestetik, estrasaren fisiologia, faseak, sintomak eta gainditzeko estrategiak eta terapiak ezagutzea.

Metodologiari dagokionez, ikuskera konstruktibistatik, abiatuz, dinamika praktikoak eta galdetegiak oinarri izanda, praktikatik hausnarketara egingo dugu salto. Bizipenezko saio moduan proposatutakoak dira, irakasleak, protagonistak direlako.

Terapia eta estrategia ezberdinen artean, esate baterako, erlajazioa, masajeak, hidroterapia, loaren higienea, zailtasunak konpontzeko estrategiak, denbora modu errealean antolatzeko estrategiak…. eta terapia koginitiboak ditugu. Terapia kognitiboei buruz, hitz egiten dugunean, ELLIS-en sinismen irrazionalen inguruan hari gara.

Teknika kognitiboen helburuetako bat pertsona bati gaizki sentiarazten dizkioten pentsamenduak aldatzeko edo maneiatzeko estrategiak ematea da, pentsamendu ez egokiak egokiagoengatik ordezkatuaz edo beraienganako balorazioa aldatuaz. Pertsona guztiok ditugu pentsamendu ez funtzional edo irrazionalak, baina hauek arazo bilakatzen dira eguneroko bizitzan eragin negatiboa hartzen dutenean.

Laburbilduz esan, estresa eragiten dituen pentsamenduak aldatzen badira, jarrerak eta emozioak aldatu daitezke. Pentsamenduak jarreren eta sinizmen isladak baitira. Jarrera eta sinismen bat aldatzea lortzen bada, errazago aldatuko dira agertzen diren pentsamendu negatiboak.

Azkenik, haur eta nerabeekin erlajazioa  aplikatzeko  baliabide pedagogikoak eta estrategiak landu ahal izango dituzte, artikulu eta bibliografia interesgarriarekin tartekatuz.

Hau guztia, hiru hilabeteko iraupena duen irakasleei zuzendutako formakuntza baten bidez egingo genuke,  haur-gazte eta helduen psikologia klinikoan espezializatutako psikologa batek emango luke.

 

 

www.taupataupa.com