EMOZIOEN KUDEAKETA OREKATU BATETIK ZORIONTASUNERA

EMOZIOEN KUDEAKETA OREKATU BATETIK ZORIONTASUNERA

#Adimen emozionalaren inguruan gero eta gehiago aritzen gara. Badakigu, #emozioen  kudeaketa orekatu bat garrantzitsua dela bizitzako erronka desberdinak gainditu eta asetasunez aurrera egiteko. Horregatik, gure emozio ezberdinei merezi duten tokia eman behar diegula eta etxeko gazteekin horren bidelagun izatearen garrantzia barneratzea xede izanik, gurasoei zuzendutako tailerra proposatzen dugu.

Adimen emozionala, denok garatu eta kudeatu beharko genukeen dimentsioa da. Gainontzekoen emozioak entzuten eta ulertzen, gureak kontrolatzen, komunikatzen jakitea eta denontzako onuragarria den elkarrenganako errespetua sustatzea moduan definitzen dugu. #Emozioen kontrol bat emateko, lehenik eta behin, auto-ezagutza garrantzitsua da, amozioen adierazpen egoki bat emateko. Beraz, adimen emozionala, adimen garrantzitsuena dela argi daukagu, #zoriontasunarekin harremanduta dagoena.

Taupa-taupatik, ume sendoak eta zoriontsuak hezitzeko giltza moduan, ondokoa proposatzen dizuegu:

  • Lotura afektibo egokiak garatu.
  • Beren jokabidea motibatu.
  • Haien enpatia, komunikazio eta asertibitatea landu.
  • Hemen eta orain gozatu.
  • Beldurrak landu.
  • Zoriontasun eta segurtazun haziak erein.
  • Kontzientzia emozional eta erregulazio emozionala.

Hezkuntza emozionalaren jarduera 5 ariketa praktikoen bidez bideratuko  ditugu eta pertsona barruko zein pertsonarteko konpetentziak landuko dira, hots, gizabanakoari eta besteekin ditugun harremanei dagozkienak.

Pertsonabarruko konpetentzien artean, batetik, nork bere burua ezagutzea (identitate nozioa eta autokontzeptua). Bestetik, kontzientzia emozionala (zer sentitzen dugun  jakitea, sentitzen dugun emozioei izena jartzea eta besteen emozioak identifikatzea). Erregulazio emozionala ere badugu (emozionalki bortitzak diren emozioei modu egokian aurre egiten laguntzen diegu, esate baterako;estresa, frustrazioa, nekea, haserrea, ahultasuna, poza, ilusioa…). Azkenik, automotibazioa (pentsamendu positiboan pentsatzea, eutoestimua indartzea, gure burua maitatzea…).

Pertsonarteko konpetentzien artean, gurasoei zuzendutako tailerraren bidez, gizarte gaitasunetan trebatuko gara (entzun eta ez-hitzezko komunikazioa erabiliz, enpatia, komunikazioa, asertibitatea…).

Eta hau guztia,  #Taupa-taupan, ordu eta erdiko saioan  Psikologa espezializatu batekin egingo genuke.

 

www.taupa.taupa.com