Dolu egoeran dauden familiei arreta

Dolu egoeran dauden familiei arreta

Heriotza gure bizitzaren alderdi bat da, salbuespenik gabe denoi iritsiko zaiguna. Baino, gizartean, heriotza onartzeko eta  naturaltasunez hitz egiteko zailtasunak ditugu, eta are gehiago haurrekin hitz egiten dugunean. Haurtzarotik, heriotza onartzen eta bizitzaren zati moduan ulertzen badugu, aurrerantzean, heriotzari aurre egiteko baliabide gehiago izango ditugu. Askotan, haurrekin heriotzaren inguruan hitz egitea saihesten dugu eta istorioak asmatzen ditugu. Hots, asmakizun hauen bitartez, haurrak ondoezatik babestu nahi ditugu eta hildakoari buruz, honako adierazpenak erabiltzen ditugu: Lotan, bidaiatzen edo eta zeruan dago… Alabaina, haurrak ondoezatik babesten baditugu, euren emozioak kudeatzeko zailtasunak izango ditu.

Taupa-taupatik, dolu egoeran dauden familiekin, irakasleen bete beharrekoak honako hauek identifikatzen ditugu: umea lasaitu, segurtasuna eman, konfiantza eman ( sentimenduak, beldurrak nahiak…azalaratzeko) gezurrik ez esan eta azkenik, gaia naturaltasunez hartzea da.

Dolu dauden familiei arreta ematea deituriko, irakasleei zuzendutako formakuntza hau, honako helburuak ditu: Batetik, doluaren prozesu, faseak, mitoak eta ezaten ditugun jarreren inguruan hausnartzea. Bestetik, umeek heriotza zelan ulertzen duten jakin eta helduon eredua beharrezkoa dutela min hori gainditzeko ezagututa, gaia naturaltasunez bideratzen jakitea.

Metodologiari dagokionez, ikuskera konstruktibistatik abiatuko gara eta dinamika praktikoak oinarri izango ditugu, praktikatik hausnarketara salto eginez. Bizipenezko saio moduan proposatutakoak dira, irakasleak, protagonistak direlako.

Gaitegiari erreparetzen badiogu, batetik, hasierako saioetan, adimen emozionala eta dolua lantzen hasiko gara,  hala nola, penari buruzko mitoak, atxikimendua eta aldentzea, dolua eta galerak ikastoletan lantzerako garaian….eta aurrerantzean, dolua eta galerak ikastoleran landuko ditugu ( irakasleen betekizuak, heriotzaren aurrean umeen eskubideak ezagutzea, haurrek heriotza zelan ulertzen duten jakitea, etab ).

Bukatzeko, baliabide pedagogikoak, filmak eta ikastolan egiteko ekintza posibleak azalduko ditugu. Ikastaroa 70 ordutakoa da eta astean behin, hiru ordutako saioetan elkartuko ginateke. Gainera, haur -gazte eta helduen psikologia Klinikoan espezializatutako psikologa batek ikastaroa emango luke.

 

www.taupa.taupa.com