Adimen emozionala tailerra

Adimen emozionala tailerra

Dudarik gabe, antzerkia herreminta paregabea da ikaskuntza prozesuan. Alde batetik, antzerkiaren bidez motibazioa, dibertsioa eta norbere buruaren ezagutza lantzen da. Bestetik, antzerki teknikak erabiltzeak gure egunerokotasunean ematen diren gatazkak eta zailtasunak kudeatzen laguntzen dizkigu.

Adimen emozionala ikastaro honen bidez, batetik, haurrak, jendaurrean hitz egiteko gaitasunak eskuratzeaz gain, ahoskera, jarrerak eta mugimenduak ere landuko ditu. Bestetik, antzerki-jolasen bidez, euren sentimenduak identifikatzen eta adierazten ikasiko dituzte.

Zergatik da garrantzitsua gorputza lantzea?

Antzerkigintzan, oinarritutako tenkiken bidez, gorputza landuko da. Haurrek gorputzaren kontrola izaten ikasteaz gain, harremanak garatzeari dagokionez eta egoera zailak bideratzerako garaian, ahotsa kontrolatzen ere ikasiko dute.

 

Antzerki-teknika psikopedagogikoen zenbait abantaila:

-Ikaskuntza aukerak sortzen ditu.

-Norbere buruaren ezagupena sustatzen du.

-Berezkotasuna bultzatzen du.

-Emozio eta sentimenduen ezagutza ahalbideratzen ditu.

-Gaitasuna sozialak indartzen eta sustatzen ditu.

-Sormena estimulatzen du.

 

Zelan bideratuko genuke?

Saioak euskaraz, ariketa dinamiko eta jolas dibertigarrien bidez bideratuko ditugu. Psikologia eta Psikopedagogian aditua den profesional batek haurrekin batera lan egingo luke eta taldearen beharretara moldatuko lirateke. Esan bezala, batetik, gorputza landuko genuke eta bestetik, adimen emozionala (emozioak identifikatzea eta adierazpena, enpatia, asertibitatea…).

 

Ikasturte bukaeran, burutatako lana, haurrek nahi izanez gero, gurasoen aurrean antzeztuko dute.

 

IRAUPENA: Ikasturte bateko iraupena izango du.

 

HELBURU OROKORRA: Antzerki-teknikak psikopedagogikoen bidez eduki desberdinak jorratuko ditugu, hala nola: gorputz-adierazpena, emozioak, gizarte gaitasunak…Hala ere, haurrek herremintak, estrategiak eta gaitasun desberdinak ikasiko dituzte ongizate emozionala eta gizarte gaitasunen hobekuntza xede izanik.

EDUKIAK:

-Gorputz adierazpena.

-Sormena lantzen dugu.

-Emozioen kudeaketa osasuntsua.

-Gizarte gaitasunak (enpatia eta asertibitatea).

-Komunikatzen ikasten dugu.

-Lankidetza garatzen dugu.

-Gatazkak kudeatzen ikasten ditugu.

 

www.taupataupa.com