“Tiritatxorekin erlaxazioa lantzen”

“Tiritatxorekin erlaxazioa lantzen”

Gaur, Taupa-Taupatik Tiritatxoekin harremanetan jarri gara eta gure burua erlaxatzeko aholkuak eman dizkigu. Lehenengo eta behin, gure emozioak ezagutzea ezinbestekoa da. Ondoren, emozio hauek eragiten dizkigun seinaleak identifikatzen ikasi behar ditugu; gure gorputzean nabarituko ditugunak. Gorputzak esaten diguna irakurri ondoren, seinale hauei izena jarriko diegu: tentsioa, estresa, urduritasuna…Azkenik, prest gaude Tiritatxok proposatutakoa praktikan jartzeko!

Taupa-Taupan gure burua ezagutzeko eta tentsioari, urduritasunari eta estresari aurre egiteko, gure eskuhartzeetan erlaxazioa lantzen dugu. Bestalde, erlaxazio tailerra proposatzen dizuegu bizitzaren erronkak  era lasai eta osasuntsu batean har ditzazuen.