“Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar luke”

“Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar luke”

Hik hasi aldizkarian, Silvia Palou irakasle eta psikologoari elkarrizketa bat egin diote.  Bertan Silviak, emozioak, giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuak direla aipatzen du. Dudarik Gabe, adimen emozionala ondo kudeatzen jakiteko, ezinbestekoak diren hiru elementu aipatzen ditu Palou-ek artikuluan: familia, eskola eta ingurunea, hain zuzen ere.

Adimen emozionalaren aferan aritzeko,  haurrak jaiotzetik izaki emozionalak direla kontuan hartu behar dugu. Horregatik, haurtzaro garaian emozioak identifikatzen eta kudeatzen irakateaz aparte, ingurune sozial batean bizi denez, besteen emozioak errespetatzen irakatsi behar zaie. Artikuluan aipatzen den moduan, haurrak alderdi  akademikoa ongi menperatzeko prestatzen ditugu eta alde emozionala ordea alde batera uzten dugu. Ondorioz, Silviak esaten duen moduan:”Egunetik egunera haur gehiago dago lau urterekin eguzki-sistemak nola funtzionatzen duen esplikatzeko gai dena, baina biberoiko esnearekin gosaltzen duena, inolako esfortzurik egin beharrik izan ez dezan eta denborarik gal ez dezan”.

Eskolaz kanpoko ekintzak hautatzeko momentuan ere autonomia falta hau  somatzen da. Haurrari, bere interesekoak diren ekintzak erabakitzen ez zaizkio uzten, haurrak ondo menperatzen duen alderdi intelektualaren arabera baizik, izaten da erabakia. Honen arira, pentsamendu irekiaren alde egiten du idazleak, haurra  era kritiko batean hausnartzen eragitea xede izanik.

Bukatzeko, Taupa- Taupatik  artikulu zoragarri hau irakurtzea gomendatzen dizuegu eta zuen interesekoa izatea espero dugu.

 

http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1237

 

SilviaTxikia