
10 Nov Psikoonkologia: Minbizirako Gakoa (Jardunaldi Online)
Urtero bezala, Iraila eta Urriak hilabete oparoak izan ditugu, batetik Markeskoa Jauregiko Psikologo euskaldunen topaketako harremanak, UEU eta Bizkaiko Psikologo elkargoaren eskutik mugitzen jarraitu ditugulako. Bestalde, Azaroaren 12an, Taupa-taupako Psikologia Klinikoa arloko esperientzien bitartez, Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatutako topaketan parte hartuko dugu:
Psikonkologia: Minbiziarako Gakoak (Jardunaldi online). Gogoeta bateratua eginez, arreta integralean eta disziplinartekoan bideratu ahal izateko.
Topaketaren helburu nagusienak, batetik, Cop Bizkaiko Psikoonkologiako lan taldea aurkeztea da eta bestalde, Psikoonkologia arloan egiten ari garen lana erakutsi. Beraz, hona hemen egitaraua:
-)Zer da Psikoonkologia? Istorio laburra. Hizlaria: Amaia Gómez Platas (AECCko psikologoa Bizkaiko egoitzan, Bizkaiko PATeko Psikoonkologia Taldeko kidea)
-)Minbiziaren arloko arreta psikologikoari buruzko azterlana Osasun Sistema Nazionalean, Euskadin ardaztuta. Hizlaria: Carmen Yelamos Agua (AECC psikologoa, Madril).
-)Diziplina arteko esperientzia paziente onkologikoekin: Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Onkologia Medikoaren eta Psikoonkologiaren arteko lankidetza. Hizlariak: Josefa Ferreiro Quintana, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Onkologia Medikoko burua, eta Pepa Horcajo Ramirez, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko psikologoa, Bizkaiko PATeko Psikoonkologia Taldearen koordinatzailea.
-)Ikerketari buruzko txostena: «Pertsonomika eta Psikoonkologia: minbizia duten pertsonen egokitzapen eta erantzun terapeutikoaren ereduak identifikatzea».
-)Hizlaria: Patricia Macía Guerrero. Psikologoa, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea
Arantza Pellejero Fernández paziente onkologikoaren testigantza
Eztabaidarako gunea.
-)Ondorioak eta itxiera: Begoña Rueda Ruiz Bizkaiko PATeko dekanoak egin du
Araroaren 12an arratsaldeko 16:00tatik 19:00ra online Ionos plataformaren bitartez bilduko gara, non SSL enkripzioak bezeroaren eta zerbitzuaren arteko konexio segurua eskaintzen duen.
Aitziber Diaz Gardeazabal
www.taupataupa.com