
11 May (Euskera) «Sexu-hezkuntzan hutsunea dago, umeek ez dakite oinarrizkoena»
[:eu]
Aste hasieran esan dugun bezala, Bilboko ikastetxeetan sexualitate saioak egiten gabiltza. Horregatik, Taupada-moreak web gunean, Saioa Hernandez sexologoari, Argia aldizkarian argiratua izan den Saioz saio komikiaren inguruko elkarrizketa hau, zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Elkarrizketan, Hernandez-ek, 9-14 urte bitarteko umeentzak zuzendutako komikia dela azaltzen du.
Sexologoak, irudi xelebre batzuen bidez, “Sexua” hitzak gure gizartean eragiten dituen korapiloak askatzea du helburu. Hots, kontzeptuak argitzea, neska eta mutil izatearekin harremanduta dagoela argitzea, erotismo eta praktika erotikoetatik ezberdintzea….
Saioa Hernandez-ek, haurrek, eurek, komikia irakurtzen hasi baino lehen, euren familia eta irakasleei azalpen batzuk ematea proposatzen ditu. Taupa-taupatik, haurrek, komikiaren pertsonaien sexualitatearen inguruan hausnartu dezaten, aholku batzuk esatea gustatuko litzaiguke: Umeen galderei arreta eskaintzea, umeen galderen inguruan iritzi pertsonala ez ematea, eta galderak egitea ( Zein ezaugarri ditu emakume batek?Zein ezaugarri ditu gizonezko batek?Hori esan nahi du, gizonezkoa edo emakumezkoa izateagatik ezaugarri finko batzuk ditugula?).
Espero dugu proposatutako aholku hauek praktikan jartzea!
Besarkasa dotorea, gozatu ostegun morea
http://www.argia.eus/albistea/sexu-hezkuntzan-hutsunea-dago-umeek-ez-dakite-oinarrizkoena[:]