
16 Mar [:eu]Hezkuntza Orientabidea proiektua Online[:]
[:eu]
2019an mimo handiz eta ilusio handiz hasitako formakuntza-proiektuarekin hasten dugu 2020a: Irakaskuntza masterra bigarren hezkuntzan Online, Unir Unibertsitatearen bidez, buru belarri ikasten gabiltza. Hezkuntza Orientabidea espezialitatean, hain zuzen ere. Batetik, aukera ezin hobea izaten ari da, Politeknika Ikastegia Txorierri Koop-eko Hezkuntza Orientabideko programaketa, ikasgai teknikoak, eta eskuhartzeak mamitutako teknika pedagogiko adierazgarrien bitartez aberasteko.
Esperientzia honen bidez, batetik, komunitate osoa eta kanpo harremanak programatzeko eta koordinatzeko, konpententziak ikasi ditugu. Hamar urte baino gehiagoko formakuntza eta esperientziatik abiatuta, ondo ulertu eta zaindu egin izan dugun esparrua da, hots, sinergiak, harremanak zein jarrerak zaintzeari denbora eskaini diogulako. Gure filosofiaren oinarria da, eta horregatik, hezkuntza arloan ere, eskuhartzeak modu honetan burutzen jarraitzen ditugu. Ondorioz, ikastetxeetatik Psikologo, Psikopedagogo eta irakasle roletik jazotako feedback-a positiboa izan da, ikastetxearekin modu azkarrean erantzunak emateko harremanetan jartzen garelako.
Hurrengo hilabeteetan, formakuntza -esperientzia online, gozatzen jarraituko dugu. Fase praktiko eta kreatiboari, jarraikortasuna eman nahi diogunez, bigarren hezkuntzari dagokionez, irakasleei zuzendutako baliabide pedagogikoak eskainiko ditugu.
Eskerrik asko, batetik, Politeknika Ikastegia Txorierri Coop-eko Eugenio Diez Lopez ikasketa buruari, Ainhoa Saenz Orientatzaileari, Josu Orbe Zuzendariari, Argi formakuntza eta lanbideko koordinatzaileari, eta komunitate osoko langile zein bigarren hezkuntza eta zikloetako ikasleei. Bestetik, Estibaliz Cuesta Txorierri Mankomunitateko Eskuhartze Komunitario teknikariari, Isabel Egaz Txorierriko gazte eta lanbide teknikariari, Errioxako Unibertsateko Omar Orientatzaileari, Miryam Rodriguez Tutoreari eta bide politt honetan, ezagutzen ari garen ikaskideei, hauen artean Huesca-ko Esther eta Bilboko Ainara, Javi eta Maite ikaskideei. Azkenik, Adriana Daza Pretel Psikologolo eta antzerki jolasean formatzaileari, adierazpen munduaren inguruko jakintzak, interesak eta bide kreatibo honetan laguntzeagatik.
Besarkada bat guztioi!
www.taupataupa.com
https://www.unir.net/ingenieria/revista/noticias/diadelamujer-por-que-el-sector-steam-reclama-cada-vez-mas-talento-femenino/549204911176/
https://www.unir.net/educacion/master-secundaria/549200001574/
[:]