(Euskera) «Haurrentzako animazioan homosexualitatea normalizatzen»

(Euskera) «Haurrentzako animazioan homosexualitatea normalizatzen»

[:eu]Mikel Garcia Kazetariak, Argia astekarian haurrei zuzendutako “In a heartbeat” filmearen inguruan idatzi du, bi mutikoren arteko maitemintze istorio homosexuala gai nagusitzat duen animaziozko lehen laburmetraia aurkeztea xede izanik.

Floridako Arte eta Diseinu eskolako bi ikasleek egindako fim honen bidez, mutil lotsati baten istorioa kontatzen da: nerabeak gustuko duen mutikoaren atzetik abiatzea erabakitzen du. Taupa-taupan berri hau irakurri dugunean, poz-pozik jarrik gara, uda honetan film hau ikusteko aukera izango dugulako eta irrikitan gaude! Ondotxo dakigu, tankera honetako marrazki bizidunetan LGBT pertsonaiak tabuak direla, eta adierazpen askatasunaren bidean aurrerapausuak direla argi daukagu.

Gainera, umeek LGBTI direla onartzeko zailtasunak dituzte, beraz, goazen gure egunerokotasunean eta gure gizartean mezu positiboak zabaltzera, norbanakoari den modukoa izaten laguntzen diotenak eta bidea errazten diotenak.

 

http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2017/06/05/haurrentzako-animazioan-homosexualitatea-normalizatzen/

 

 [:]