
23 Abr [:eu]Haurren hipersexualizazioa[:]
[:eu]Izar Arregi Psikologoak eta Amaia Urrezola Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako hezitzaileak, haurraren hipersexualitatearen inguruan berria egunkarian gogoeta egin dute, irakurleen artean hausnarketa eragitea xede izanik.
Batetik, Izar Arregi psikologoloaren ustez, sexu harremanak gero eta goizago ematen dira. Alde psikologikoari dagokionez arreta eskaintzen badiogu, hormona aldaketak desira sexuala pizteaz gain, identitate sexualaren inguruan ere jakin nina pizten du. Nerabeak, harreman sexuala probatzeko irrikitan dago.
Bestalde, nesken artean, masturbatzen hasi aurretik, badira harreman sexualak izaten dituztenak eta esperientzia ona izan ez dutenak. Hauek, bisexualak edo neskak gustoko dituztela esaten dute. Mutilen artean ordea, homosexualitatea baztertzera heldu dezakete edo eta bere identitate sexuala onartzeko zailtasunak izatera gerta daiteke.
Gainera, neska edo mutil gehiagorekin zenbat eta gehiago ligatu, orduan eta balio handiagorekin hautemango dute bere burua. Hots, harreman sexualetan kantitatea kalitatearen gainetik dagoela pentsatuko dute.
Aro ebolutiboari dagokionez, gurasoekiko indibidualizazio prozesua garatuko dute, norbere nortasuna eta autoestimua gauzatzeko eta zenbateraino gustagarriak diren jakiteko. Guztiek, oinarrizko beharra bete nahiko dute, maitatuak izatea alegia.
Egun, eredu hezitzaileari dagokionez, aldaketak ematen ari dira. Helduak mezu debekatzaileak ematetik, enpatian oinarritutako ereduak jarraitzera heldu gara. Halabaina, askatasun eta mugak bidezko mezuak ematea garrantzitsua da esfortzuan oinarritutakoak direnak. Ondorioz, frustrazioa kudeatzen ikasteko gaitasunak ikasiko dituzte.
Bestalde, Amaia hezitzaileak, sexualitatea, asexual, sexu identitatea, erotika, autoerotika, heteroerotiko, herreman simetriko, asimetriko, botere eta testuinguru patrialkala…etab definitzen ditu eta bere iritzia ere ematen du. Bere ustez, hurrek sexualitatea eraikitzen dute euren nortasunarekin batera, hizaki sexudunak direlako. Esanahi hauen bidez ondorengoa azaldu nahi digu: haurren erotika ez da produktu kuturaletan irudikatu eta iragarkietan ordezkatzen dutena. Gizartean, orokorrean, daukagun ezjakintasun sexuala dela eta, aprebetxatu egiten dira merkatu berriak zabaltzeko.
Horregatik, garrantzitsua da, “haurrak sexualitatea dutela azaltzea”. Sexismoan oinarritutako moral bikoitzetik urrentzea eta sexualidadearen aldeko argudioak zabaltzea ondorio kaltegarriak prebenitzeko. Amaiaren ustez, arazoa ez dago haurren sexualidadean. Heldu edo gurasoen betaurrekoetatik eta sexismotik epaitzea baizik.
Alegia, helduek sexualitatea proiektatzen diegu. Ondorioz, jarrerak eta jokabide berdinak errepikatuko dituzte. Aurretik esan bezala, produktu kulturaletan negozio bihurtuta ikasten duguna.
Irtenbide moduan, sexualitatearen inguruan arriskuaz prebenitzea baino, heziketa bide bakarra dela proposatzen du. Taupa-taupatik, argi daukagu 3-7 urte bitarteko haurraren sentsazioak eta jarrerak errespetatzea gakoa dela. Etapa honetan, guraso zein helduak gure sexualitatearen inguruko ikuspegi positiboa eskaintzeaz gain, haurraren sentsazioak zerbait polit moduan baloratzea, ezinbesteko dela uste dugu. Bestetik, haurraren kuriositatea, asebetetzen badugu, lortuko genuke. Azkenik, euren artean izaten dituzten jolasak epaitu eta mugatu gabe. Hots, beraien buruarekin eta berdinekin dituzten bulkadak, txantxak eta intimitate beharra errespetatuz.
Irudia: «Pequeña Miss Sunshine» filma.
https://www.berria.eus/albisteak/165446/haurren-hipersexualizazioa.htm
www.taupataupa.com
[:]